2018ko maiatzaren 15ean.
Molde Laboral Pasaiaren izen berria da. Lehengo zerbitzua eta lehengo arreta bera ematen berritu den online denda da.
Molderen jatorriari erreparatuta, Norvegiako itsas-portua datorkigu burura, arrantzale izaeragatik Pasaiakoarekin antz handia duena. Edo galdaragintzako moldea ere baliteke, horrexek iradokiko luke galdategietako lana ezinbestean; gure ibarretako burdinolak eta olagizonak, alegia. Dena den, beste ezeren gainetik, izateko modua da Molde, eta egiteko modua ere bai; horixe adierazten du Molde hitzaren berezko esanahiak euskaraz. Ondo egindako lana eta egitasmo berriei ekiteko grina.
10 arrazoi Molderi erosteko
- Lanerako babesean adituak gara; eta, sektore guztietako profesionalak eta enpresak ditugu xede: askotariko industriak, elikagai-industria, eraikuntza, arrantza, nekazaritza, erizaintza eta ostalaritza.
- Lanpostuko segurtasun beharren eskaintza osoa egiten dizugu. Gure katalagoa zabala da hornitzaileei eta produktuei dagokienez; horrela, bezeroen beharretara hobeto egokitzen gara.
- Molderen bereizgarriak bezero-arreta du oinarri: bezeroari informatu ez ezik, aholku ere ematen diogu; gainera, babes-ekipamendurik egokienak aukeratzen laguntzen diogu. Nolanahi ere, erosi ondoren gorabeheraren bat izanez gero, konpontzen lagunduko dizugu.
- Babes-ekipamenduen ekoizle onenak bilatzen ditugu; kalitateko produktuak egiteaz gain, kalitate-estandarretan diharduten enpresa europarrak hautatzen ditugu, ingurugiroarekin jasangarriak direnak eta nolabaiteko erantzukizun soziala lantzen dutenak.
- Produktu guztiek betetzen dituzte lan-araudi baita CE eskakizunak ere. Eskuragarri daude fitxa teknikoak, adostasun-agiriak, dokumentazioa eta abar.
- Fidelizazio-programaren partaide izanik, zure enpresarentzat abantailak lor ditzakezu: ordaintzeko era berezituak, doako bidalketak, informazioa, dokumentazioa, eskaintzak...Horiek horrela, erregistra zaitez eta gure abantailez baliatu.
- Sektorea sakon ezagutzen dugu ( hornitzaileak, produktuak, araudia, feriak, elkarteak...) eta bezeroak artatuz eskarmentu handiko ibilbidea egin dugu hamabost urteotan.
- Ezagupide horrek bide ematen digu zure enpresarentzako jantzi korporatiboak diseinatu eta egiteko; jantziak, halaber, dagokien lan-arau egiazta ditzakegu (AITEX).
- Animatu nahi zaituztegu zuen iritzia plazara dezazuen produktuen edo zerbitzuaren gainean, horretarako diren kanalak erabilita. Zuen balorazioa garrantzitsua baita hobetzeko prozesuan aurrera pausoak emateko.
- Molde segurtasun-ekipamenduen horniduran aliatu segurua duzu. Hala bermatzen du gure bezero kopuruak.