Cookie propioak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazioa aztertzeko eta gure zerbitzua hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, cookie horiek onartzen dituzula ulertzen dugu. Nolanahi ere, informazio gehiago edukitzeko eta konfigurazioak nola funtzionatzen duen jakiteko, sakatu hemen.

(Irakurri)
x
 IzenaDeskKopuruaPrezioaTotala
Ez dago artikulurik saskian.
Totala 0,00 €
Saskira joan Erosi
Nire saskia (0)
Eu  -  Es
Molde
Markak
Prezioa

EN388 eskularruen arauan aldaketak

 

                                                                                                                             Molde, 2019ko maiatzaren 30a.

 

Sarrera honetan, eskularruen eskakizunei buruzko EN388 arauak izan dituen aldaketen berri eman nahi dizuegu. Izan ere, materiala eta zuntza berriak erabiltzen dira erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Lehengo entseguak zaharkituta geratu ziren eta emaitza fidagarriak islatzeko entseguak gaurkotzea ezinbestekoa zen.

 

Aipaturiko arauak hiru aldaketa izan ditu:

 

1.      Materialaren erredura neurtze aldera, aurrekoa baino lixa zakarragoa erabili da; proba, beraz, zorrotzagoa da.

2.      Ebakiekiko erresistentzia neurtzeko bi entsegu berri erabiltzen dira. Horrekin batera, "KAMUTSA" hitza darabilte ebakitzeko xaflak zorroztasuna galtzen duenean. Esan nahi baita, eskularruaren materialak ebakitzeko xafla zirkularra kamusteko gaitasuna duenean, emaitzak EZ dira balekoak. Hori gertatzen den aldiro, dagokion balorean (2garrena) X agertuko da, eta Arauak entsegu berria egitera behartzen du: objektu zorrotzen ebakiekiko erresistentziazko entsegua, alegia. Horretarako, xafla zirkularrik ez, behin erabiltzeko xafla zuzenak darabiltzate kamuts ez daitezen. Entseguaren xedea balantzan pisu zehatza jartzea da materiala mozteko, 20 milimetroko luzeran. Emaitza A-tik F-ra bitarteko balore berriarekin islatuko da piktograman. Balorea zenbat eta altuagoa izan, materialak erresistentzia handiagoa erakutsiko du. Baina X agertzean esan nahi du xaflaz moztutako proban ez dela kamustu; ez luke, beraz, bigarren proba hau egin behar.

3.      Urraketen eta zulaketen probek ez dute aldaketarik izan, bere horretan mantentzen dira, beraz.

4.      Inpaktuekiko entsegu berria eskatzen dute. Materialak proba gainditzen badu, azkeneko erakuslean P agertuko da; baina gainditu ezean, ez du ezer jarriko.

 

                                          corte-1

 

Aldaketak hauek oso zorrotzak dira gure eskularruekin; era berean, haien ezaugarriei buruzko  informazio handia ematen digute.

Molde-n eskularru guztiek arau berriaren eskakizunak betetzen dituzte. Edozein zalantza izanez gero, Moldek aholku eman eta aukera egokia hautatzen lagunduko dizu.

 

                                                                                                                                  Iturria: Juba Protection