Cookie propioak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazioa aztertzeko eta gure zerbitzua hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, cookie horiek onartzen dituzula ulertzen dugu. Nolanahi ere, informazio gehiago edukitzeko eta konfigurazioak nola funtzionatzen duen jakiteko, sakatu hemen.

(Irakurri)
x
 IzenaDeskKopuruaPrezioaTotala
Ez dago artikulurik saskian.
Totala 0,00 €
Saskira joan Erosi
Nire saskia (0)
Eu  -  Es
Molde
Markak
Prezioa

ARTEAK URETARA !

Molde, 2018ko martxoaren 15ean. 

Joan den mendeko 50-60-70 hamarkadetan Pasaiako portutik 120 itsasontzi abiatzen ziren urtero Ternura edo Groenlandiako itsasertzera bakailao bila. Horietan bost mila marinelek, gau eta egun, arrantzan eginez 300 mila tona bakailao harrapatzen zuten. Europako bakailaoren ontziteria indartsuena zen; bakailaoren urrezko aroa. Dirua barra-barra zebilen eskutik eskura, festa ondoren Galiziara joateko taxia hartzen zuten askok. Horregatik dolarraren hiria esaten zioten Trintxerpe auzoari. Baina 70ko hamarkadaren bukaeran, arrainen kalak gutxitzen hasi zirelarik, lehiakide berriak sartu ziren, Errusia esaterako, eta kontrolik gabe egiten zen arrantzan. Baliabide horri hauspoa eta segurtasuna emateko itsasoko 200 milak ebatzi zituen Kanadak. Horrela, gure arrain-industriak behea jo zuen eta Pasaiako ontziteria galdu, milaka marinel lanik gabe geratu ziren ezinbestean.

Ternua urrutiko lekua da, neurriz gainekoa, han eman zituen Porfirio Casal Cabaleirok (Rande, Vigo, 1930 ) urterik gehienak gandu eta izotz artean ehunka aldiz zeharkatu baitzuen Ozeanoa Labrador penintsulako kalara iristeko. Zikloiak, ekaitzak, etxe-orratz baten tamainako olatuak, -20º graduko tenperaturak zeinak itsasontzia izoztu eta blokeatzen zuen. Oso arriskutsua zen, hori diosku Porfiriok. Eta gehitzen du "ezagutu dut nik izotzaren pisuaz barkua irauli eta tripulazioa guztia ito zena ur izoztuetan. Bi lagun galdu nituen itsasontzi horretan".

Bestetik, lana gogorra zen oso. Arraina sartuz gero, lo egin gabe eman zezaketen bizpahiru egunetan. Olatuen menera beti, arrainaren burua mozten zuten aihotz zorrotz batekin (minutuero ehunetik gora), ireki eta gatzatu, soto ilunean zein umelean egoki pilatzeko. Olatuen indarrez ohikoak ziren irristadak harik eta karelarekin jo arte, kolpeak, ohikoak ziren ebakiak, ohikoak istripuak. Izan ziren kanpainak zazpi zerraldorekin ere. Hasierako lan-baldintzak gogorrak hobetu ziren azkeneko urteetan.

Porfiriok 30 urte eman zituen ezkonduta, eta bost baino ez du egin emaztearekin. "Hortik atera kontuak. Libreta laboralak ez du gezurrik esaten"

 

Finean, eurek egiten zekitena eginez, eta euren onena emanez nagusitu ziren itsasoan. Porfirio Casalen moldeko lekukotzak ezinbestekoak zaizkigu geure memoriari eutsiko badiogu.

Oliver Van Der Zee Herberetako zinemagileak marinel horien ilusioen eta sakrifizioen erretratu paregabea eskaintzen digu bere dokumentalean: "Arte al agua. Los bacaladeros de Terranova". Ahots askotako arragoa da dokumentala. Marinelek, patroiek, kapilauak, armadoreak osatzen baitute gure iragan hurrenaren memoria.

Honatx, dokumentalaren aurkezpena: