Cookie propioak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazioa aztertzeko eta gure zerbitzua hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, cookie horiek onartzen dituzula ulertzen dugu. Nolanahi ere, informazio gehiago edukitzeko eta konfigurazioak nola funtzionatzen duen jakiteko, sakatu hemen.

(Irakurri)
x
 IzenaDeskKopuruaPrezioaTotala
Ez dago artikulurik saskian.
Totala 0,00 €
Saskira joan Erosi
Nire saskia (0)
Eu  -  Es
Molde
Markak
Prezioa

bloga

  1. Zergatik da garrantzitsua WRAP egiaztagiria?

    WRAP.jpg

                                                                                                                       

                                                                                                                                  Molde, 2021ko apirilaren 7an

     

    Worldwide Responsible Accredited Production - WRAP, Egiaztaturiko Ekoizpen Arduratsua programa bat da jantzigintzaren, zapatagintzaren eta osagarrien produktuak egiaztatzen dituena. Instalazioek WRAPren 12 printzipioekin bat egin behar dute ekoizpen prozesuak seguru direla bermatzeko. Prozesu guztiak seguruak, osasungarriak, legalak, gizalegezkoak eta etikoak dira. Oinarri horiek lanpostuko legeak eta araudiak betetzen dituzte; esan nahi baita, bortxaturiko lanak debekatzen dituzte, haurren esplotazioa, abusua edo jazarpena galarazten dira, etekinak eta konpentsazioak legearen arabera banatzen dira, lanordu kopurua errespetatzen da, diskriminazioa debekatzen da, osasuna eta segurtasuna bermatuko dira, elkartzeko askatasuna eta negoziazio kolektiborako eskubidearen alde egiten dute, ingurugiroa aintzat hartzen dute, aduanetako betebeharrak eta segurtasun-arauak betetzen dituzte. Finean, WRAP ziurtagiriak gizarte-arauekiko eta inguruarekiko konpromisoa adierazten du; horrela bermatzen da ekoizpen arduratsua. Molde Lanerako Babesa katalogoak Portwest ekoizle irlandarra du oinarri, bertako produktu guztiak WRAP zigiluarekin egiaztaturik daudenez gero.

                                                                                                                                          

                                                                                                                                           Iturria: Molde, Portwest

     

  2. Techno Boots, poliuretanozko botak tenperatura baxuan lan egiteko

    Tecchno_slider1png.jpg

                                                                                                                             

                                                                                                                             Molde, 2021ko otsailaren 8an.

     

    Sektorean hogei urte baino gehiagoko esperientzia dute. Techno Boots segurtasun-botak dira, poliuretanoz eginak. Troya botak -30ºCko tenperatura jasaten du, eta Thermo Ultragrip botak -50ºC tenperatura jasan dezake. Zolek hidrokarburoak, gantzak eta azidoak jasaten dituzte. Oinaren tenperaturari eusten diote, hotzean zein beroan. Zolak antiestatikoak eta ez labaingarriak dira. Enpresaren zentro industriala eta komertziala Istanbulen (Turkia) dago. Lantegiak urtean 400.000 bota pare ekoizteko gaitasuna du. Diseinatzen dituzten produktu guztiek segurtasun-araudirik zorrotzena betetzen dute. Entsegu guztiak PFI Institutuan egiten dira, Alemaniako egoitzan. Horrez gain, fabrikatze-prozesuak ingurugiroa errespetatzen du. Tecno Boots enpresak lanean dihardu berrikuntzak segurtasun-eremura ekartzeko. Horrenbestez, Techno Boots botak arinak eta erresistentzia handikoak dira, zalantzarik ez izan, itsasoko, elikagai-industriako eta nekazaritzako langileentzat aukera egokiena da.

                                                                                                                                   Iturria: Techno Boots

  3. Ikasturte berria

    Ikasturteberria-1.jpg

                                                                                               

                                                                                                                                   Molde, 2020ko irailaren 5ean.

    Ikasturte berriari ekingo diogu, baina besteetan ez bezala ez dakigu zer gerta daitekeen COVID19 pandemiaren kariaz. Ikasturte berriak  beste planifikazio bat behar du izurriteak sortu dituen beharrak direla eta. Era horretan, higienea eta segurtasuna bermatu behar dira ikastetxeak irekiko badira. Zenbait kasutan, irakasle gehiago eta baliabide teknologiko gehiago beharko dituzte. Nolanahi ere, maskaratxoa jantzita eramatea derrigorrezkoa izango da ikasle guztientzat, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik aurrera, nahiz eta tarte soziala 1.5 metrokoa izan. Irakasleek beti eramango dute jantzita maskaratxoa.

    Ikasturtea modu mailakatuan egingo da:

    Irailaren 7tik aurrera Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak hasiko dira, baita DBHko 1. eta 2go ikasleak.

    Irailaren 15ean DBHko 3. eta 4go ikasleak eta batxilerrak.

    Lanbide-eskolako ikasleek 14tik aurrera hasiko dituzte eskolak era mailakatuan.

    Lehenik eta behin beharrak identifikatu

    1-Espazioak kudeatu beharko dira ikasturte honetan. Era horretan, Hezkuntza Sailak, EUDEL bidez, eskatu die udalei lagun dezatela udal-instalazioak uzteko, baldin eta ikastetxe batek beharko balu bere jarduera egiteko.     

    2- 1000 irakasle gehiago kontratatuko ditu Jaurlaritzak ikasle gehienak dituzten ikastetxeen lana laguntzeko.

    3-Eskuragarri jarriko ditu Jaurlaritzak baliabide informatikoak ikastetxeei emateko.

    4-Ikastetxe bakoitzak Erizain-Erakunde bat izango du, orientabideak eman ditzan.

     

    Zer materiala behar da ikastetxeak irekitzeko berme guztiak hartuta?
    Ikastetxeak garbitzea: Goizero garbitzaileek garbituko dituzte bainuak, gainazalak, barandak, heldulekuak, etengailuak...
    Kirurgia-maskaratxoak: Profesionalentzat norbera babesteko ekipamenduak banatuko dira: maskaratxoak FFP2, babes-pantailak, nitrilozko ekularruak,

    Termometro  digitalak: ikastetxe bakoitzari termometro bana emango zaie.

    Gel hidroalkoholikoa:  ikastetxeetan 5 mila litro  gel hornituko dituzte.

    Molde Lanerako Babesean aholkatuko dizuegu materiala egokiena aukeratzen, ikasturteari hasiera emateko berme osoarekin: ontziak, manparak, tapizak, maskaratxoak, babes-pantailak...

                                                                                                                                              Iturria: euskadi.eus

  4. RED LION oinetakoek zure oinazpia bermatzen dute

    redlion1.jpg

     

                                                                                                                                                 Molde, uztailaren 3a.

    Lanean ibiltzen zara hara eta hona etengabe? Oinez lekualdatzen zara leku urrun batetik bestera? Denbora luzean egoten al zara makurtuta edo belauniko? Askotan igo eta jaitsi behar al dituzu eskailerak? Jarrera deserosoetan egiten duzu lan? Oinetako desegoki batek sufriarazten ditu oinak; batzuetan, artikulazioak eta bizkarra minbera ditzakete, beste batzuetan materialaren kalitate txarragatik, oso gutxi transpiratzen dute.

    Zure segurtasuna eta erosotasuna dira lehentasunak Molde Lanerako Babesean; horregatik, puntako hornitzaileak hautatzen ditugu bi premisa horiek egikaritu daitezen. U&Power zapatagileak soluzio bat gauzatu du langileek sufritzen duten jarrera-estresa arintzeko: Infinergy®.

    Infinergy® berrikuntza bat da, zolak zapaltzearen inpaktuak biguntzen ditu ohiko zolek baino askoz gehiago; ondorioz, nekea eta hezur-giharretako minak ekiditen ditu. Infinergy® TPU (poliuretano termo plastikoa) hedatua da, running munduan du jatorria, amortiguazio handikoa da, arina eta oso malgua. Soluzio horrek ibileraren inpaktua xurgatu eta energia errebotatzen du % 55 gehiago. Zolaren amortiguazioak oina aurrerantz bultzatzen duenez, eroso askoa da oinaren azalera guztian: orpotik hasita behatzetaraino. Horrez gain, zola edozein gainazaletara egokitzen denez gero, oinaren egonkortasuna bermatzen du.

    Oinateko hauek RED LION familiakoak dira, modelo guztiek puntako teknologia daramate: Wingtex® barne-forru aireztatua bakterioen kontrakoa da, Airtoé®  aluminiozko edo konpositezko puntakoak zulotxoetatik arnasten du, Save&Flex Plus zulaketen kontrako xafla ez da metalikoa, Memory® oinarri anatomikoa zure oinari atxikitzen zaio eta Natural Confort orkoia Mondopoint 11 da.

    Ikerketa zientifikoek erakutsi dute lan-bizitzan zehar agertzen diren giharretako eta artikulazioetako minik gehienak prebeni ditzakegula, baldin eta oinetako egokiak jazten baditugu; esan nahi baita, artikulazioen talkak eta kolpeak biguntzen dituen teknologia erabiliz gero. Izan ere, RED LION familiako oinetakoak erabiliz, giharrak eta zangoen odol-fluxua bizkortzen dira, eta, bizkarrezurrak sufritzen ez duen momentutik ondorio positiboak nabarituko ditugu berehala.

    Horrenbestez, zutik edo hara eta hona ibiltzeko lana baduzu, eskailerak gora eta behera, makurtuta edo belauniko egiten baduzu lan RED LION zapatak probatzera animatzen zaitut. Ez zaizu damutuko! Infinergy®-k zure oinazpiak bermatzen baititu. Esteka honetan telebistarako egin duten iragarki dibertigarria ikusi ahalko duzu.

    https://youtu.be/N36vVaFEaf8

                                                                                                                                    Iturria: Molde Lanerako babesa

  5. Nola erabili gel desinfektatzailea era egokian?

    Gel-2.jpg

                                                                                                                        

                                                                                                                                     Molde, maiatzaren 20an.

    Zer da gel hidroalkoholikoa?

    Oraintsu arte, otordu bakoitzeko behin, gutxienez, garbitzen genituen eskuak xaboiez eta urez. Pandemia gurean sartu denez geroztik, maizago garbitzen dugu; ez hori bakarrik, eskuak lehortu ondoren, gel desinfektatzaile edo gel hidroalkohiko batekin berriro igurtzen ditugu: eskugaina, esku-azpia eta hatzak ondo errepasatuz. Izan ere, alkoholak minutu batean % 99.99 bakterioak hiltzen ditu, bere efektua hain da azkarra (15 segundu), ezen biruzida eta fungizida paregabea baitugu. Beraz, gel alkoholduna da osagarri bat eskuak garbitu ondoren erabiltzekoa.

    Produktuaren osagarriak.

    Eskuetako gel hidroalkoholikoak hainbat nahasturetan eskuragarri dituzu — gelean, likidoan eta aparrean— ; modu horretan, erabiltzeko seguruak dira jarraibideei kasu egiten badiegu. Desinfektatzaile horiek, alkohola oinarri dutenak, etanoletik (alkohol etilikoa) eta propanoletik (alkohol isopropilikoa) portzentaje altuak dituzte; ondorioz, oso likido suharberak dira, bere-berez, sua hartzeko arriskua baitute. Hori dela eta, neurriak hartu behar ditugu alkohola egoki erabili eta biltegiratzeko.

    Ondo ez erabiltzearen ondorioak:

    Alkohola oinarri duten gelak sukoiak dira, baina arin lurruntzen dira eskuetan igurtziz gero. Era horretan, istripua gerta liteke su-iturri batera hurbiltzen bagara (txinpartak, sugarrak...). OMS, Osasunerako Munduko Erakundeak gomendatzen du, segurtasunez, gela eskuan lehortzen uztea; eta gehitzen du, eskuak nola garbitu erakusten duten kartelek argi adierazten dute bakarrik eskuak lehortu direnean, seguru ekingo diozula lanari. Aurrekoa laburtuz, esango dugu alkohola oinarrian duenez, suharbera dela, edanez gero intosikatzen du, gainera, azalean narritura sor dezake. Adi: ez igurtzi zaurien eta mukosen gainean, ezta begietan ere. Garrantzitsuak dira, halaber, ekoizlearen fitxa teknikoa irakurtzea eta produktuak osasun-erregistroaren zenbakia duen bermatzea.

    Azkenik, Molde Lanerako Babesak 7 aholku emango dizkizu gel hidroalkoholikoa egoki erabil dezazun:

    • Urruti gorde gela haurren eskuetatik.
    • Ontziek ondo itxita egon behar dute.
    • Ez erre. Desinfektatzaileak bero-iturritik urruti egongo dira: txinpartak, sugarrak, gainazal beroak...
    • Egurasturiko espazio batean erabili desinfektatzaileak, inoiz ez leku itxietan.
    • Ez gorde desinfektatzaileak autoaren barruan, udaran batik bat.
    • Urrutiratu produktua eragile oxidatzaileetatik; esaterako, igerilekuetako kloroa.
    • Ez jarri desinfektatzaileen hornigailuak su-iturritik gertu edo gainean (argi etengailuak, entxufeak, oxigeno-botilak), alkoholaren lurrunak sukoitasunaren arriskua emendatzen baitu.

                                                                                                                            Iturria: Asepeyo (moldatua)

     

  6. » COVID-19-rako babes-pantailak eta betaurrekoak, zein erabili behar dut?

  7. » Nola garbitu suaren kontrako jantziak?

  8. » Molde katalogo berria: 700 orri eta 1300 produktu

  9. »

  10. » Nahi baduzu, gurekin, euskaraz !!!

  11. » Grundens® ote da munduko uretako jantzirik onena?

  12. » Nekearen kontrako alfonbrak erabiltzearen onurak

  13. »

  14. »

  15. »