Cookie propioak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazioa aztertzeko eta gure zerbitzua hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, cookie horiek onartzen dituzula ulertzen dugu. Nolanahi ere, informazio gehiago edukitzeko eta konfigurazioak nola funtzionatzen duen jakiteko, sakatu hemen.

(Irakurri)
x
 IzenaDeskKopuruaPrezioaTotala
Ez dago artikulurik saskian.
Totala 0,00 €
Saskira joan Erosi
Nire saskia (0)
Eu  -  Es
Molde
Markak
Prezioa

Ohiko galderak


 Molde ala Laboral Pasaia?
Laboral Pasaian inoiz erosi baduzu, jakizu Molde dela onlineko dendaren izen berria. Izenak izana dakarren bezala, Moldek garai berriari indarberriturik erantzun nahi dio, eta erronka berriei aurre egiteko prestatu. Izateko modua da Molde, eta egiteko modua ere bai. Guk eta zuk elkar ulertzeko molde bat.

Lanbide guztietarako babes-ekipamenduak merkaturatzen ditugu: industria, eraikuntza, arrantza, nekazaritza, ostalariza eta erizaintza. Puntako hornitzaileen azken produktuak ekarri nahi dizkizugu, eroso eta seguru lan egin dezazun. 20110 Pasaian (Gipuzkoa), Nafarroa Etorbideko 10ean gaituzu.

1-Bezeroa dugu ardatz.

Enpresak eta profesionalak zaituztegu xede eta zeuen beharretara egokitzen gara. Horrela, behar duzuen ekipamenduari buruzko aholkularitza emango dizuegu, eskuragarri izango dituzue fitxa teknikoak, adostasun agiriak.... Albaranak, fakturak deskargatu ahalko dituzue; azken batean, onlineko zerbitzu berriarekin errazago erosiko duzue.


2-Zerk bereizten gaitu?

Urteotako eskarmentua dela medio, sakon ezagutzen dugu gure langintza; halaxe egiaztatzen du gure bezeroen kopuruak. Kalitateko produktuak merkaturatzen ditugu, eta kalitateko zerbitzua ematen dugu. Horiexek dira gure bereizgarriak. Moldek produktuen eta hornitzaileen katalogo zabala du; eskaintza horrek merkatuan erdi-mailan eta erditik gorakoan ipintzen gaitu. Era berean, bezeroa dugu ardatz eta haren beharretara egokitzea helburu. Arreta hori hobetzeko asmoarekin, fidelizazio-programa bati ekin diogu abantailarik onenak zuri eskaintzeko. Helburu horiek lortze aldera, kalitate-sistema bati atxikirik gaude, eta kalitateko praktiketan lan egiten dugu.

Bestalde, euskaraz egin dezakegu ibilbide osoa, zerbitzua eta lana; euskaraz bizi nahi dugulako.


3-Badakizu, badakigu   

Molderen fidelizazio-programa enpresentzat eta profesionalentzat da. Partaide izanez gero, hainbat abantaila izango dituzu; hala nola tarifa berezia, ordaintzeko era luzatua, fakturak, dokumentazioa deskargatzeko aukera, eskaintza puntualak... Horretaz gain, sektorearen gaineko azken albisteak jasoko dituzu.

4-Laneko araudia 
Artikulu guztiek CE zigilua daramate. Ez hori bakarrik, artikulu gehienak dagozkien arauetan egiaztaturik daude. Era horetan, eskuragarri dituzu fitxa teknikoak eta adostasun-agiriak.

5-Jantzi korporatiboa
Enpresarako jantziak diseinatu eta egiten ditugu. AITEX-eko — Ehungintzaren Industriako Institutua (Alcoy) — bazkide garenez gero, jantziak edozein UNE arautan egiazta ditzakegu.

5-Nola jakin nitzake jantziaren neurriak?
Hornitzaile guztien neurriak ez datoz bat sarritan. Horregatik, hornitzaile bakoitzari erantsi diogu neurri-taula bat zure neurriak zein diren orienta zaitzan.