Cookie propioak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazioa aztertzeko eta gure zerbitzua hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, cookie horiek onartzen dituzula ulertzen dugu. Nolanahi ere, informazio gehiago edukitzeko eta konfigurazioak nola funtzionatzen duen jakiteko, sakatu hemen.

(Irakurri)
x
 IzenaDeskKopuruaPrezioaTotala
Ez dago artikulurik saskian.
Totala 0,00 €
Saskira joan Erosi
Nire saskia (0)
Eu  -  Es
Molde
Markak
Prezioa

Erosteko baldintzak


Enpresak, udalak eta profesionalak

 

Langilea babesteko ekipamenduak saltzen ditugu eta sektore guztietako enpresekin, udalekin eta profesionalekin egiten dugu lan. Horrexegatik dute produktu batzuek gutxieneko kopurua. Horretaz gain, bezerogaien kontsultei kasu egiteko edo aurrekontuak egiteko erakundearen datuak behar ditugu, eta kontakturako pertsona bat ere bai. Halaber, gure bezeroei zerbitzurik onena emate aldera, fidelizazio-programa bati ekin diogu, non haiei aholkua emateaz gain, ordaintzeko hainbat modu ere eskainiko diegun.

 

Bidalketak eta garraioak

 

Zure eskaera egin ondoren, harremanetan jarriko gara eta emateko epea jakinaraziko dizugu. Gure saltokirainoko garraio-kostua doakoa da bezeroarentzat; halaber, eskaera 150 eurotik (BEZik gabe) gorakoa bada, garraio-kostua Molderen kontura izango da.
Erosketaren zenbatekoa hori baino gutxiago bada, penintsula osorako 6 euro + BEZa gehituko dizugu fakturan, Balear Uharteetara izan ezik.
Balear Uharteetara bidalketak 15 euro + BEZa.
Europako herrialde batera 25 euro.
Kanariar Uharteetara, Ceuta edo Melillara bidalketak 45 euro.
Zure eskaera biltegitik ateratzen denean, posta elektronikoz berrespen-abisua jasoko duzu. Bestalde, paketea zuk esaten diguzun helbidera eraman dezakegu.

 

Ordaintzeko erak

 

Jasotzean ordaintzeko

Merkantzia jasotzean garraiolariari ordaindu behar diozu. Aukera honek 200 eurotik beherako eskaeretarako soilik balio du.

Kreditu-txartela
Datu pertsonalak edo bankarioak modu zifratuan igortzen dira sarean barna, modu seguruan. Halaber, kreditu-txartelaren datuak ez dira inongo datu-basetan geratzen; datu horiek zuzenean TPVra  (Bankuaren saltokiko terminalera) doaz-eta. Kreditu-txartelen jabeek segurtasun handiagoa izan dezaten, ordainketarako pasarela segurua jarri dugu (Komertzio elektroniko segurua). Era horretan, txartel seguruaren titularra denak ordaindu ahal izango du.

Banku-transferentzia

Banku-transferentzia hautatzen baduzu, Uzturre2003 S.L sozietatearen kontu-zenbakia agertuko zaizu. Garrantzitsua da bertan enpresaren izena edo eroslearen izen-abizenak jartzea. Eskaera martxan jarriko dugu bankuaren ordain-berrespena jaso eta gero.

Ordainketa luzatua
Ordaintzeko era hau soilik udalei eta enpresei bideratua dago; zehazkiago, gure fidelizazio-programarekin bat egin duten erakundeei. Zure enpresak ordainketa luzatuaz baliatu nahi badu, gurekin jarri harremanetan. Nolanahi ere, "Kreditu eta Kauzioak" ontzat eman behar du eskabidea kontua irekiko bada.

 

Tarifak

Produktu guztiak BEZik gabeak dira eta horiei zergen % 21 gehitu behar zaie. Baina Europar Batasunetik datozen enpresak zerga hori ordaintzetik salbuetsita daude. Erabiltzaile eta pasahitza sartuta zure tarifarako sarbidea izango duzu. Bertan, deskarga ahal izango dituzu zure albaranak eta fakturak.

Webgunea eguneratu eta aldatu


Moldek edozein unetan eskubidea du webgunearen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezeztatzeko aurrez abisatu gabe; eta, ez du horregatik erantzukizunik izango.

Erabiltzailearen datu-basea


Bezeroen datu pertsonalak artxibo batean bildu eta Uzturre 2003 S.L sozietatearen ardurapean gordeko dira. Delako artxiboak intereseko informazioa eta eskaintza komertzialak egitea ditu xede. Halaber, bezeroei buruzko daturik ez zaio beste inori emango.

Produktuen bermea


Hornitzaileak ematen duen bermeaz baliatuko dira gure bezeroak. Baina bermearen barruan ez daude oker erabiltzeagatik edo erabilera ez egokia izateagatik kaltetu diren artikuluak. Produktua akastuna bada, Moldek artikulua konpondu, ordeztu, prezioa beheratu edo kontratuari uko egin liezaioke. Nolanahi ere, gestio horiek doakoak dira bezeroarentzat. Era berean, desadostasunaren berri eman behar digu erosleak erosketa egin zuenetik bi hilabete egin baino lehen.


Itzultzeko politika


Istantean konponduko dizugu edozein erreklamazio edo bat bateko gorabehera. Lehenik eta behin, gurekin harremanetan jarri behar duzu— txataz, e-postaz edo telefonoz — zure gorabeheraren berri jakin dezagun. Artikulua akastuna bada, itzultzeko jarraibideak emango dizkizugu. Garrantzitsua da artikulua ondo bilduta ekartzea; alegia, erabili gabe, etiketa eta jarraibideak dituela. Produktua akastuna bada Moldek ordainduko du gure biltegirainoko garraio-kostua; baina artikulua aldatu edo besterik gabe itzuli nahi baduzu, gure saltokirainoko garraio-kostua zuk ordaindu beharko duzu. Zure merkantzia gure biltegira iritsi eta aurreko baldintzak bete direla egiaztatu ondoren dirua itzultzeari ekingo diogu, betiere egin duzun ordainketa mota erabilita. Diru-itzulketa, gehienez jota, astebeteko epean egingo da.

 

Atzera egiteko eskubidea


Produktu bat erosi eta atzera egiteko eskubidea zazpi egunetakoa da 1/2007 Errege-Dekretuaren 68. artikuluak agintzen duen arabera. Horrelakoan, bezeroak ordaindu beharko du gure saltokirainoko garraio-kostua. Hala ere, zenbait produktu ohiz kanpoko izateagatik eskubide honetatik kanpo gera litezke, baldin eta Moldek aldez aurretik erosleari halaxe jakinarazi badio.

 

Online-konfiantza

 

Molde erakundea Online-konfiantzari eta bere kode etikoari atxikirik dago. Gurekin desadostasunen bat izanez gero — onlineko publizitateari buruz, kontratazioari buruz, datuen babesari buruz edota adingabekoen babesari buruz — erabiltzaileak judizioz kanpoko Online-konfiantza sistemara jo lezake adostasun bila. www.confianzaonline.es  Molde, era berean, "Eusko Jaurlaritzaren Arbitrajea" sistemari atxikirik dago; horrela, saltzaileak eta erosleak beste foruei uko eginez, Donostiako auzitegia aukeratzen dute haien desadostasunak konpontzeko.