Cookie propioak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazioa aztertzeko eta gure zerbitzua hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, cookie horiek onartzen dituzula ulertzen dugu. Nolanahi ere, informazio gehiago edukitzeko eta konfigurazioak nola funtzionatzen duen jakiteko, sakatu hemen.

(Irakurri)
x
 IzenaDeskKopuruaPrezioaTotala
Ez dago artikulurik saskian.
Totala 0,00 €
Saskira joan Erosi
Nire saskia (0)
Eu  -  Es
Molde
Markak
Prezioa

SHINRIN-YOKU

 

Bitxia iruditu zitzaidan hitz hori "Landaberri" irratsaioan entzun nuenean; eta, bitxiagoa egin zitzaidan haren esanahia. Izan ere, Shirin-Yoku, japonieraz, basozko bainua esan nahi du. Hau da, basora egiten dugun txangoa da: oinez joan, zuhaitz artean patxadaz ibili denari begiratuz, eta, birikietan arnasa sakon hartuz. Osteratxoa egin behar da errekari, xendari edo koloreei erreparatuz, hostoen farfara adituz edo langarraren freskura azalean sentituz. Ez du, nonbait, balio basoan barrena korrika egiteak edo perretxikotan ibiltzeak.

Diotenez, egunean bi orduz paseatzen ibilita hobeto sentitzen dira paseari horiek. Basozko bainu horiek ibiltarien osasunean ondorio psikiko zein fisiko ezin hobeak ekartzen baitituzte. Hala frogatu zuen Japonian Osasunerako erakunde nazionalak 80garren hamarkadan. Japoniako lurraldearen % 67 basoa dela kontuan izanik, basoaren balio orekatzailea sustatu nahi izan zuten hiritarren artean. Jada, 50 bainu-etxek baino gehiagok eskaintzen dute medizina hori, eta milioika nipondarrek jarraitzen diote terapia horri. Zientzialarien iduriko, basozko bainu horiek larritasuna sortzen duen buru-gunearen jarduera —  ardurak, buruhausteak, estresa.. — nabarmen murrizten dute; aldiz, plazera, enpatia, emozioak eta gozamena eragiten dituen guneak lan gehiago egiten du. Ez hori bakarrik, zuhaitzek airera askatzen dituzten usainak eta olioak ibiltarion sistema immunologikoan eragin suspergarria dute.


Albiste hori entzun ondoren, Japoniako basoetatik gure basoetara egin nuen salto, eta Shirin-Yoku-ren lekuan gure mendi-buelta jarri nuen; bada, estresari izkin egiteko eta bizimodu osasuntsua izateko aurrekoek, hangoek eta hemengoek, aspaldian ikasi baitzuten naturatik ez gehiegi urruntzen.

Zientziak egiaztatu du orain, ordea, behialeko formula hori. Egin diezaiogun, bada, lanean ere tartetxo bat Shirin-Yoku bizimoldeari!

                                               Molde, 2018ko otsailaren 15ean