Cookie propioak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazioa aztertzeko eta gure zerbitzua hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, cookie horiek onartzen dituzula ulertzen dugu. Nolanahi ere, informazio gehiago edukitzeko eta konfigurazioak nola funtzionatzen duen jakiteko, sakatu hemen.

(Irakurri)
x
 IzenaDeskKopuruaPrezioaTotala
Ez dago artikulurik saskian.
Totala 0,00 €
Saskira joan Erosi
Nire saskia (0)
Eu  -  Es
Molde
Markak
Prezioa

Bestard® Mountain Boots, mendi eta landa eremuko oinetako profesionalak

                                                                                                                       Molde, 2019ko martxoaren 30

Bestard Mountain Boots enpresa Mallorcako Lloseta herrian, sortu zuen familia ekintzaile batek 1940 urtean. Harrezkeroztik, enpresa etengabean hazi da, eta gaur egun Espainian ez ezik, herrialde askotan ere ezagutzen dute.

Gaur arteko arrakastaren gakoetako bat, dudarik gabe, euren filosofia da. Bada, mendiko botak egiten dituzte, kalitaterik onenarekin eta horretarako teknologiarik berritzailena erabiltzen dute. Egiten dakitena egiten dute. Eta erabiltzaileen aholkuei kasu eginez, modeloak hobetzen dituzte.

Enpresaren xedea mendiko botak egitea da, eurek gustora jantziko lituzketen botak, alegia. Era horretan, profesionalen eta adituen konfiantza irabazi dute azken 75 urteetan, eta horrela jarraitu nahi dute.

Emaitza ezin hobea da; izan ere, produkzioaren % 0.4k baino gutxiagok izaten du akatsen bat. Eta hori gertatuz gero, konpondu edo ordezkatu egiten dute.

Molde-n aukeratzen ditugu modelorik egokienak mendian edo kalean lan egin dezazun.  Jakina, zola guztiak sendoak dira, koskatsuak, eta Vibram® kautxuari esker, lurzoru guztietan ibiltzeko paregabeak dituzu. Ez hori bakarrik, modelo guztiek Goretex® transpiratzen duen geruza irazgaitza daramatenez, oinen erosotasun termikoa bermaturik dago.

Lanbidea nolako, halako oinetakoa aurkituko duzu, baita langile bakoitzarentzat ere; baina Bestard-ek egiten dituen modeloak profesionalak dira: ez dute segurtasun-osagairik. Ultra arinak dira, erosoak eta iraupen handikoak.

Bestard-ek hiru lerro bereizten ditu bere katalogoan: mendia edo landa eremua, basozainak eta profesionalak (udaltzainak, zaindariak...). Basozainak, mantentze-lanetako langileak, udaltzainak, zaindariak, nekazariak, mendiko lanak... denek dute Bestard-en bere neurriko oinetakoa.

Kontsulta ezazue gure webgunea eta, zalantzarik izanez gero, zure lanbiderako oinetako egokiena aukeratzen lagunduko dizuegu.