Cookie propioak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazioa aztertzeko eta gure zerbitzua hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, cookie horiek onartzen dituzula ulertzen dugu. Nolanahi ere, informazio gehiago edukitzeko eta konfigurazioak nola funtzionatzen duen jakiteko, sakatu hemen.

(Irakurri)
x
 IzenaDeskKopuruaPrezioaTotala
Ez dago artikulurik saskian.
Totala 0,00 €
Saskira joan Erosi
Nire saskia (0)
Eu  -  Es
Molde
Markak
Prezioa

Nekearen kontrako alfonbrak erabiltzearen onurak

                                                                                                      

                                                                                                                                   Molde, 2019ko urriaren 18a

 

Segurtasunerako eta Osasunerako Lan-Agentzia europarrak ikerketa bat egin du. Horren arabera, langileen % 25k bizkarreko minez sufritzen zuten. Beste % 20k giharretako mina nozitzen zuten, eta inkestatuen erdiek jarrera neketsu edo zailenetan zihardutela esaten zuten. Izan ere, denbora luzean zutik egoteak arriskuak dakartza: hala nola artikulazioetan lesioak, zangoen hanturak, malformazioak (juanikoteak, babak), barizeak eta bizkarreko zein zerbikaletako minak.

Zer onurak dakartzate laneko alfonbrek?

Nekearen kontrako alfonbren betekizuna oinak etengabe mugiaraztean datza, gainazal bigunean oinak egokitu behar baititu langileak. Era horretan, zangoak luzatzearen eta uzkurtzearen ondorioz, odol-fluxua aktibatzen da.

Alfonbrek irristadak eragindako arriskuak gutxiagotzen ditu, bai mugimenduan diren objektuen kolpeak, baita sustantzia kimikoekin edo beroekin kontaktuak ere.

Lan-arriskuak kontuan hartu behar dira langilearen segurtasuna bermatuko badugu. Horrela, prebentzio-neurriak sustatzen dira arrisku horiek ekiditeko: alfonbrak, zoladura ez labaingarriak, argiztatze onak eta abarrek langilearen segurtasuna areagotzen dute.

Beharra nolakoa, alfonbra halakoa. Nekearen kontrako alfonbrak ez dira labaingarriak, eta ingurune oliotsuetan edo koipetsuetan erabili ditzakezu, lehorretan zein hezeetan: badira suaren kontrakoak eta antiestatikoak direnak, boltaje handiko gunetarakoak (ESD); eta, badira, era berean, aisialdi-egoitzetarakoak nola sarreretarako alfonbrak.

COBA Europek lanbide guztietarako tapizak egiten ditu. Ekoizle britainiarra laneko alfonbren merkatuan aitzindaria da. Lanbide guztietan erabiltzeko alfonbrak dira: industrian, ostalaritzan, sukaldeetan, egoitzetan.

Segurtasuna eta erosotasuna lehentasunak dira Molderentzat. Horregatik, kontsulta iezaguzu eta zure beharretarrako alfonbra bilatuko dugu.


                                                                                                                                               Iturria: COBA Europe