Cookie propioak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazioa aztertzeko eta gure zerbitzua hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, cookie horiek onartzen dituzula ulertzen dugu. Nolanahi ere, informazio gehiago edukitzeko eta konfigurazioak nola funtzionatzen duen jakiteko, sakatu hemen.

(Irakurri)
x
 IzenaDeskKopuruaPrezioaTotala
Ez dago artikulurik saskian.
Totala 0,00 €
Saskira joan Erosi
Nire saskia (0)
Eu  -  Es
Molde
Markak
Prezioa

Txotx! Sagardo berria!

 

Molde, 2018ko otsailaren 30ean.

Txalapartaren ttakun-ttakunek lagundu dute mendizalea kupeleraino. Txalapartaren ttakun soinuen pean Arizkungo sagar-dantza dantzatu dute dantzariek. Txalapartarekin batera sartu dira sagardoaren ekoizleak soka-dantza bat eginez. Txalapartariak isildu dira. Orduan, edalontzia jasoz, Alberto Inurrategik ozen esan du "Hona gure sagardo berria". Urteroko errituari eutsiz 2018ko sagardoaren garaiari hasiera eman diote Astigarragako Gurutzeta sagardotegian.

 Adituen irudiko aurtengo sagardoa orekatua eta zaporetsua da. Produkzioari dagokionez, 2017ko uzta historikoa izan da 6 miloi kilo sagar erabili baitira 200 ekoizleen hektareetatik eta 12 miloi litro sagardo egin dira. Horietatik % 5-10 "txotx" sagardotegian kontsumituko dira; gainerako % 90-95 botilaratuko dira eta % 1 baino ez da esportatuko.
Uztaren % 30 bertako sagarrarekin egin dute Euskal Sagardoaren izenaren pean dauden 48 sagardotegik (42 gipuzkoarrak, 5 bizkaitarrak, 1 arabarra). Elaboraziorako 14 sagar mota erabili dira: Errezila, Aritza, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Handi, Urtube Txiki eta Verde agria). Horiek horrela, sektorearen ezagutza eta inplikazioa gero eta handiagoa dira. Gainera, sektorea indartzeko eta kontsumoa handitzeko asmoarekin izaera publikoa duten bi bereizgarri sortu dira: Euskal Sagardoa eta Gorenak.
Ekoizleen esanera, txotx garaiari esker bizi dira oso ttipia baita botilak uzten duen etekina. Diotenez, sektorea biziraungo du txotx jarduera den artean. Baina kontsumitzeko modua aldatu egin da; produktu turistiko-kulturala bihurtu dute bisitari andana ekarriz.  Bizilagunen kexak ugaritu dira jokabide zakarren aurrean: zarata, zikinkeria, alkohola... Saihesteko eta bideratzeko kontuak dira, inondik ere.

"Sagardoa bidegile" dokumentalak bikain adierazten du edariaz gain, sagardoa kultura dela, ingurugiroa dela, aurrerabidea ere izan dela.... gauza asko izan dela. Eta, guregana iritsi den "txotx"-a sagarraren kulturatik iritsi zaigun azken hondarra baino ez dela. Esaterako, sagarraren elaborazioak erabat aldatu zuen ordura arteko baserria, bertan apailatu baitzuten dolarea eta haren inguruan moldatu zuten etxea. Halaber, sagardoa ekoizten zen Amerikara zihoazen barkuetarako eta horrek herrietako aurrerabidea ekarri zuen. Gero, XIX. mendean Gipuzkoako baserri gehienek zuten eurek edateko sorturiko sagardoa; eta haren inguruan egiten ziren bertsoak, dantzak, festak; finean, bizimodu bat eratu zuten, geroztik gutxitzen joan zena.
Gaur egun, ordea, sagardotegiek eboluzionatu behar biziraungo badute. Ekarriko al du sagardo berriak aurrerabide berririk? Eutsi diezaiogun, bada, lurrari loturiko sagar moldeari!!