Cookie propioak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazioa aztertzeko eta gure zerbitzua hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, cookie horiek onartzen dituzula ulertzen dugu. Nolanahi ere, informazio gehiago edukitzeko eta konfigurazioak nola funtzionatzen duen jakiteko, sakatu hemen.

(Irakurri)
x
 IzenaDeskKopuruaPrezioaTotala
Ez dago artikulurik saskian.
Totala 0,00 €
Saskira joan Erosi
Nire saskia (0)
Eu  -  Es
Molde
Markak
Prezioa

AMIANTOAK HILTZEN DARRAI

Molde, 2018ko apirilaren 30ean.

Amiantoa 3 mila produktu baino gehiagotan aurkitzen da, gehienetan zementuarekin nahastuta. Etxe batean, esaterako, 25 tokitan egon daitekeela uste dute adituek: sukaldean, hodietan, berogailuetan...jadanik debekatuta dagoen arren, hark hortxe jarraitzen du. Ez da beraz, iraganeko arazo bat. Amiantoa desegitea oso zaila baita. Hitza, greziarren adieran "iraungiezin" esan nahi du, eta mineral hori izendatzeko erabiltzen den beste hitza, asbestoa, "erregaitza" da jatorrizko latinean. Zuntz kristalizatu ñimiñoak  ez dira ikusten, ez usaintzen, ez sentitzen; hain dira ttipiak , ezen airean geratzen dira dilindan edo ur gaineko azalean; horrela erraz sartzen zaizkigu gorputzera. Hauts haietatik, beraz, gaurko hildakoak; izan ere, eritasuna hogeita hamar edo berrogei urteren buruan sortzen da.

Adituen ustez, Hego Euskal Herria puntu beltza da amiantoari dagokionez, labeetan, ontzigintzan eta treneko zein autoetako balaztetan erabiltzen zelako; alegia, joan den mendetik aurrera sektore garrantzitsuenetan erabilia izan da. Euskal industriako sinadura garrantzitsu guztiek inportatu zuten amiantoa, nahiz artean horren arriskuez ohartarazten zuten ikerketa epidemiologikoa franko zegoen egina.

Jesus Uzkudunek (Hernani 1949) Orbegozo-n egin zuen lana amiantorekin eta haren kontrako borrokan erreferentzia da; gaur egun, Asviamie elkarteko bozeramaile karguan dihardu. Amiantoren biktimen euskal elkartea da, eta Asviamiek biktimak aitortzea du xede; gainera, biktimek elkarri babesa ematea eta konpentsazio funtsa sortzea dute helburu. Elkartearen bozeramaileak dioskunez, Euskal Herrian gutxienez 25 mila langile izan dira gai kutsakorrarekin kontaktuan eta horien herena hilko da "behar baino lehen". LAB sindikatuaren esanetan, ordea, 6-10 mila lagun hil litezke datozen urteetan mineralak gaixotuta. Horren arabera, % 18 hauts kantzerigenoa ingurumenean zegoelako kutsatu da; beste % 11, aldiz, langileen senideak dira, langileen buzoak garbitzen zituzten emakumeak.
Berrikitan, Espainiako Auzitegi Gorenak sententzia esanguratsua eman du Uralitaren kontra Kataluniako Cerdanyola herrian fabrikaren inguruko auzotarrak kutsatzeagatik. Abokatu elkarteak urteak zeramatzan frogatu nahian fabrikak ez zituela soilik bertako beharginak eta haien senideak kutsatu, baita inguruan bizi zirenak ere. Epaiak konpainia zigortu du bi miloi euro ordaintzera 39 laguni. Cerdanyolaz gain, badira beste toki batzuk amiantoren historia iluna harlauza batekin estali dutenak: Altza, Hernaniko erribera, Barakaldoko Retuerto auzoa...

Amiantoa kentzeko prozedurak martxan jarri dira. Horrela, Eusko Legebiltzarrak onartu du amiantoren inbentarioa egitea; horretarako, salbuespenak salbuespen, pausoak motel ari dira ematen.

Baina laneko osasun onena duten herrialde industrialetan hartu diren neurriak egingarriak ez badira, nola egingo dute garapen bidean diren herrialdeek?

Gaur egun asiar herrialde gehienetan jendea asbestoa prozesatzen ari da inolako babesik gabe. Indian, esaterako, zakuak labanaz moztu eta eskuz irekitzen dituzte, gero zuntz konpaktua mailu batekin hausten dute zementuarekin nahastu aurretik.

Adituen iduriko, aurrepauso handia litzateke Rotterdameko hitzarmenean gai kutsagarrien debeku-zerrendan sartzea. Baina hitzarmenaren arabera garapen bidean diren herrialdeek blokea dezakete produktu horien inportazioa. Hala, 2017an seigarrenez ukatu zuten amiantoa Rotterdamgo Hitzarmenean zerrendan sartzea, Indiaren, Errusiaren, Kazakhstanen, Kirgizistanen, Siriaren eta Zimbabweren eskariz.
Nola babestu amiantotik?
Amiantorekin lan eginez gero, ezinbestekoak zaizkizu ekipamendu hauek:
Buzo kimikoa txanoarekin (5/6) + boten estalkia (5/6) + arnas-maskaratxoa FFP3 + segurtasun-betaurrekoak + nitrilozko eskularru kimikoak + zinta itsaskorra jantziak erabat hermetiko izateko + amiantoren hondarrak biltzeko zakua. 

Bibliografia:

  • "Larrun aldizkaria". 229 znb. 2018ko martxoa
  • "The asbestos lie". Maria Roselli