00926 Protexsun protection SPF 30 kremak eguzki-izpietatik babesa eskainiko dizu. Izan ere, babes-faktorea 30 denez, kremak erredurak saihesten ditu. Protexsun-ek azala zahartzea galarazten du, osagaien artean E bitamina zein kreatina baitu. Horrez gain, glizerinak azal idorra hidratatzen du, halaber, horrek lasaitasun-ondorio dakarkio eguzkitan den azalari, leun-leuna utzita. Silikonarik gabea da. Herrialde askotan, esaterako, Ipar Amerikan, Australian, baita Europako zenbait herrialdetan norbera babesteko ekipamendutzat jotzen da. Erabilera: azala garbi eta lehorraren gainean krema-parrastada zabal ezazu eguzki-izpien pean egon baino lehenago. Egunean hainbat alditan krema ematea gomendatzen da. Kolorea: zuria. Edukiera: 250 mililitroko ontzia. Erabilera-eremua: oro har, eguzkitan diren profesionalak: soldatzaileak, nekazariak, arrantzaleak, eraikuntza, mendiko lanak eta abar. Nettuno, enpresa italiarra, "we take care of your hands"