Continental II zapata honek oinbularra Nobuck Pull-up larruzkoa eta Cordura® txertoak ditu, hidrofugoa; bi dentsitateko poliuretano-zolak — Net Breathing System — ondo eusten die olioei eta irristadei; barruko forrua — AirMesh — transpirazio handikoa; eta, lokarriz lotzen da. Modeloak, osagai metalikorik ezean, puntakoa konpositekoa du, eta segurtasun-xafla, ordea, ehunezkoa. Halaber, marruskadurak saihesteko gomazko txertoa dakar puntakoak. Bestalde, europar arauak — EN345 ( S3 SRC ), CE— betetzen ditu. Orkoia: 11 Mondopoint. Neurriak: 35-48. Koloreak: beltza. Erabilera-eremua: mendiko lanak, eraikuntza, hotz giroko lanak, garraiolariak, mantenu-lanak eta abar. Utility Diadora enpresa italiarra izanagatik ere, grekotik dator haren esanahia: opariak edo ohoreak konpartitzea, alegia. Taldea eta irrika dira, haien eta gure ustean, arrakastaren giltzarriak.