Ezkerreko alea ! Specialized Impact eskularruak arriskuan diren guneei babesa eskaintzen die. Izan ere, Poron® XRD txertoek — erpuruan, erakuslean eta luzean — inpaktuetatik babesa ematen diete. Horrez gain hatz-puntek poliuretanoz estali dira itsaspen handia izateko. Horrek, era berean, marruskaduretatik zein zikinkeritik babesten ditu. Oso malguak eta erosoak dira. Eskularruak neopreno-eskumuturra du ondo ixteko, velcroz lotzen da; oso aireztaturik dago; eta, eskuaren mugimenduak errazten ditu. Adi! aleka saltzen da. Bestalde, europar arauak — EN388 (2121), maila 2, CE — betetzen ditu. Osagaiak: % 54 poliamida % 13 poliesterra % 16 poliuretanoa % 17 goma. Neurriak: 7-11. Erabilera-eremua: doikuntza-lanak, eraikuntza, aldamioak, basozainak eta abar. Snickers Workwear enpresa suediarrak berrogei urte egin du profesionalei eskakizun handiko jantziak sortzen.