Lehor eta aireztatua! Bi geruzako Goretex® ehuna iragazgaitza izteaz gain, transpirazio handikoa ere bada! Ikusgaitasun handiko zamarra honek haizetik, euritik eta argitasun urritik babesa eskainiko dizu. Izan ere, urik ez iragazteko jostura guztiak termo soldatu dira, barruko forruak kanpoko tenperaturarako barrera osatzen du, eta ehuna ikusgaitasun handikoa da. Horiek horrela, zamarraren ebakera ergonomikoak besoen zein ukondoen mugimendu askeak errazten ditu. Halaber, gerrian aireztatzeko sistema duenez, arnasgunea erregula daiteke irekigune baten bitartez. Gainera, langilea ikusgarri izan dadin, baita makurturik ere, 3M® banda dizdizariak daramatza bai horizontalean bai bertikalean ere. Modeloak txanoa du, buruaren aldera doana; gerri aldean poltsikoak dakartza, bularrean beste bat, eta, identifikazio-euskarria; atzealdea aurrealdea baino luzeagoa da; eta, kremaileraz zein hegalez lotzen da. Bestalde, europar arauak — OekoTex, EN340, EN471 (3-3), EN343, CE — betetzen ditu. Osagaiak: Goretex® % 100 poliesterra, poliamida PTFE geruza. Koloreak: horia, laranja. Neurriak: XS-3XL. Erabilera-eremua: mendiko lanak, errepideak, trenbideak, kaiak, zerbitzuak, elur estazioak eta abar. Snickers Workwear enpresa suediarrak berrogei urte egin du profesionalei eskakizun handiko jantziak sortzen.