Bero goxoa! Micro Fleece ikusgaitasun handiko trikota honek argitasun urritik, haizetik eta hotzetik babesa eskainiko dizu. Izan ere, forruak ondo eusten dio gorputzaren tenperaturari; eta, era berean, transpirazio handikoa ere bada. Trikotaren ebakera ergonomikoak besoen eta ukondoen mugimendu askeak errazten ditu. Modeloak besazpiko —Mutipocket®— poltsikoak ditu sakelako telefonoa, bolaluma, betaurrekoak gordetzeko; eskumuturrak elastikoak dira; eta, lepo borobila du. Horrez gain, ehuna azkar lehortzen da. Orobat, langilea ikusgarri izan dadin banda dizdizariak daramatza horizontalen bai sabelean bai mahuketan ere. Bestalde, europar arauak — EN340, EN471 (3-3), maila 2, CE — betetzen ditu. Osagaiak: % 100 poliesterra Fleece. Lodiera: 260 gramo. Neurriak: S-3XL. Kolorea: horia, laranja. Erabilera-eremua: errepideak, trenbideak, aireportuak, basozainak eta abar. Snickers Workwear enpresa suediarrak berrogei urte egin du profesionalei eskakizun handiko jantziak sortzen.