Poltsikoak kanpoan! Canvas+ ikusgaitasun handiko galtza motza oso erosoa eta iraunkorra da. Izan ere, gehien higatzen diren guneak Cordura® ipingiekin babesturik daude; eta, ehunak zikinkeria eta isurkiak labaintzen ditu. Haren ebakera ergonomikoari esker zangoen mugimenduak eta makurdurak errazten ditu.Twisted Leg® berrikuntzaren bitartez iztarteko josturak ez dira askatzen, ezta lehertzen ere, guneari sendotze-oihal puska bat erantsi zaiolako. Modeloak poltsiko asko ditu — aurrean, atzean, zangoetan —; eta, belaunetakoak jartzeko aukera ematen du. Halaber, langilea ikusgarri izan dadin banda dizdizariak daramatza poltsikoetan zein izterretan. Bestalde, europar arauak — OekoTex, EN340, EN471 (3-1), CE — betetzen ditu. Osagaiak. % 60 poliesterra % 40 kotoia. Lodiera: 290 gramo. Koloreak: horia, laranja. Neurriak: 36-56. Erabilera-eremua: mantenua, muntatzaileak, industria, arotzak, gremioak eta abar. Snickers Workwear enpresa suediarrak berrogei urte egin du profesionalei eskakizun handiko jantziak sortzen.