Suaren kontrako buzo honek berotik eta sugarretik babesa eskainiko dizu. Izan ere, ehuna aipaturiko arriskuen kontrakoa da. Haren ebakera ergonomikoak besoen eta belaunen — Twisted Leg® — mugimenduak errazten ditu. Errematxe guztiek eta hegal guztiek soldaduraren hondarrak edo txinpartak barruan sartzea saihesten dute. Modeloak eskumutur elastikoak ditu; belaunetakoak jartzeko aukera ematen du; eta, soina kremaileraz zein hegalez lotzen da. Halaber, gerrian aireztatzeko sistema bat du, zeinaren bitartez irekigunea duen beroa edo freskoa erregulatzeko. Bestalde, europar arauak — EN340, EN11611 (1-A1), EN11612 (A1, B1, C1, E2, F1) maila 3, CE — betetzen ditu. Osagaiak: % 100 suaren kontrako kotoia. Lodiera: 290 gramo. Neurriak: S-3XL. Kolorea: beltza. Erabilera-eremua: soldatzaileak, petrolio-industria, gasolindegiak eta abar. Snickers Workwear enpresa suediarrak berrogei urte egin du profesionalei eskakizun handiko jantziak sortzen.