Beroan lan egiteko paregabea da, transpirazio handia du! Izan ere, bost geruzako ehun termo soldatu hauek izerdia kanporatzen laguntzen dute. Galtza-bota honek uretik eta berotik babesa eskainiko dizu. Horrela, ordu asko eraman dezakezu jantzita izerditu gabe. Horrez gain, higadura gehien jasaten duten guneak — beltzak — indartu dira; josturarik gabea denez % 100 estankoa da. Horiek horrela, modeloak tirante elastikoak daramatza; bularrean poltsikoa dakar; eta, era berean, erosoa, arina eta iraupen handikoa ere bada. Galtza-bota hau segurtasunekoa da: puntakoa eta xafla burdinazkoak dira. Bularrerainoko modeloak -15º gradura arteko tenperatura jasan dezake; eta zolaren koskak hainbat lurzorutan itsaspen handia eskaintzen du. Haatik, koipeak, gantzak eta produktu kimikoak ez ditu ondo jasaten. Bestalde, europar arauak — EN345, CE — betetzen ditu. Osagaiak.geruza mikro-porotsua, poliuretanoa. Neurriak: 36-47. Koloreak: beixa-beltza. Erabilera-eremua: arrain-haztegiak, hobi septikoak, itsaski-biltzaileak, baso-lanak, giro epeleko arrantza eta abar.