Cofraren historia lanak eta grinak osatzen dute. Italian 1938 urtean hasitako oinetako-egilea erreferentzia indartsua da egun. 2 mila beharginek produzitu egiten dute Albanian, baina egoitza nagusia Apuliako Barletta hirian dago Italiako hegoaldean. Han segurtasun 9 mila bota pare ekoizten dituzte egun bakar batean. Oinetakoen katalogo zabal-zabala da eta lanbide guztietarako eskaintza paregabea egiten du. Arrakastaren gakoa lau zutabetan datza; puntako teknologiaren erabilera, diseinu italiarra, erosotasuna eta zerbitzu bikaina. Horrexegatik dugu aitzindari kalitateari eta zerbitzuari dagokienez. "Born to work" leloak adierazten du filosofia hori.