LABORAL ALMAR-ek itsasorako kalitate handiko jantziak diseinatu, ekoiztu eta merkaturatzen ditu. Enpresaren jarduera honako lanbide hauetara zuzentzen da: arrantza eta elikagai-industriak, nekazaritza eta abelzaintza. Lantaldeak 30 urteko eskarmentua du; urte horietan gure itsasbazterreko arrantzale asko eta asko jantzi dituzte. Ehunen kalitatea eta jantzien diseinua erabat zaintzen dituzte uretako jantzi iragazgaitzak eta gogorrak ekoizteko; hots, itsasoko uretik eta hotzetik babestuko duten jantziak ekoizten dituzte. Diseinu eta ekoizpen-prozesua Irunean, Nafarroan bertan egiten dute.