Dunlop® Protective Footwear munduko 50 herrialdetan aitzindaria da profesionalei segurtasun-botak egiten. Nekazariak, arrantzaleak, elikagai-industriako langileak, meatzariak, gas edo petrolio-industriako beharginak ditu xede. Arrakastaren gakoa, zalantzarik gabe, puntako teknologiaren eta artisau-lanaren konbinazioan datza. Horiek bermatzen baitute erabiltzailea seguru eta eroso lan egitea. Poliuretanoak barnean milaka airezko burbuila dauzka uniforme hedatuak; horiek % 35 arinago egiten dute, horiei esker malguagoak dira eta -20º gradutik -50ºC gradura arteko tenperatura aise jasaten dute. Thermo, Purofort, Acifort... "Dunlop asteko zazpi egunetan" leloak egoki laburbiltzen ditu bota horien ezaugarriak.