Manufacturas Vinílicas, Mavinsak uretako botak egiten ditu Vianan, Nafarroan. Aurki, 50 urte beteko ditu. Kalitateko botak dira, erresistentzia handikoak, malguak eta diseinu ederrekoak. Horrela, elikagai-industriako botek ondo eusten diete animalien koipeei, olioei, eragile kimikoei eta hidrokarburoei; zolan ez ezik, zangoan ere bai. Eraikuntza eta industria familiako botek prestazio asko dituzte: lehenez gainera, iraupen handikoak eta malguak dira. Poliuretanozkoek, halaber, beroa ematen dute neguan (-25ºC/-40ºC) eta transpirazio egiten dute udaran. Bestalde, erabiltzailearen beharra nolako, halako galtza-bota. Materiala nahierara: PVC, neoprenozkoak edo transpirazio egiten dutenak. Mavinsa segurtasun osoarekin.