Matti Viio suediarra argiketaria zen 1975 urtean Snickers® Workwear sortu zuenean. Harrezkero erreferentea da Europan lan-jantzietan. Suedian dago egoitza nagusia eta 20 herrialdetan aurkitzen dugu. Teknologia handiko materialak darabiltza jantziak egiteko. Erresistentzia handiko jantziok profesionalei begira diseinatuak daude; hala, erosoak izateaz gain, babesa eta itxura ezin hobea ematen dute. Lau bilduma dakartzagu zure neurriko ekipamendua aukera dezazun: AllroundWork egunero eramateko, FlexiWork ehun elastikoak eta aireztatuak, LiteWork jardun intentsiborako eta RuffWork ingurune gogorrenetan lan egiteko. Inventing Workwears.