Cobe Europe duela 50 urte sortu zen; gaur egun, nekearen kontrako alfonbren merkatuan aitzindariak dira. Askotariko alfonbrak egiten dituzte: lanpostuan nekea arintzekoak, segurtasun-tapizak (suaren kontrakoak, antiestatikoak...) eta sarrerako alfonbrak. Nekearen kontrako alfonbren betekizuna oinak etengabe mugiaraztean datza, gainazal bigunean oinak egokitu behar baititu langileak. Era horretan, zangoak luzatzearen eta uzkurtzearen ondorioz, odol-fluxua aktibatzen da. Alfonbrek irristadak eragindako arriskuak gutxiagotzen ditu, bai mugimenduan diren objektuen kolpeak, baita sustantzia kimikoekin edo beroekin kontaktuak ere. 'More than Just Matting' Bretaina Handiko enpresaren leloa da.